Foroak

Kaixo lagunak!

Gaur berrikuntza handi batekin gatoz: Foroak. Gaurtik aurrera Blogariak.net-en foro osoak izango dituzue nahi dituzuen eztabaidak sortzeko eta zuen artean elkarrekintza sustatzeko 😉

Foroak taldeetan ere integratuta daude, orduan taldeak potentziatu ahal izango ditugu. Eta ez kezkatu zuen taldea pribatua bada ze hau foroaren baimenetara aplikatzen bai da; zuen taldekideek bakarrik ikusi ahal izango dute bertako eztabaida eta mezuak.

Gainera, foroetako gaietan ezer ez baduzu galdu nahi, “harpidetu” esteka bat izango duzue zuen emailean jakinarazpenak jaso dezazuen.

Gure aldetik foro publiko bat sortu dugu Laguntza taldean euskarri bezala nahi dituzuen duda eta arazoak komentatzeko, horrela beste bide bat zabalduz zuei lagundu ahal izateko.

On egin!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude