Blogariak.net plataformako berrikuntzak

Kaixo laguna!

Urtero bezala berrikuntza askorekin gatoz. Urtean zehar zuretzat interesgarriak izan daitezkeen funtzionalitate berriak aztertzen eta probatzen ibili gara eta hauek dira Blogariak.net plataforman aurki ditzakezun berrikuntzak:

– WordPress-en azken bertsioarekin (3.8.1) disfrutatzeko aukera duzu.
– Administrazio guneko interfazea guztiz berdiseinatua eta moldagarria: Erraztasuna, irisgarritasuna eta kudeaketan esperientzia berria eskaintzen du. Gainera kolore eskema desberdin eta kontraste gehiagorekin.
– Bidalketen blokeo eta gordetze automatikoa: Honekin idazten ari den bidalketa galtzea ekiditen du (konexioa moztea, leihoa ixtea…). WordPress-ek 15 segundoro gordeko du kopia bat.
– Bidalketen formatuan hobekuntzak.
– Bidalketen berrikuspenen hobekuntza.
– Menuak sortzeko interfaze garbiago eta errazago bat.

– Argazkilaritzarako euskarri handiagoa: Hemendik aurrera zure blogean argazki galeria profesional bat sortzeko aukera izango duzu, nahi dituzun argazkiekin eta hainbat zerbitzuetatik inportatzeko aukeraz:
– Flickr albumak.
– Facebook albumak.
– Google+ albumak.
– Pinterest murala.
– …

– Portfolioa: Orain zuen blogeko erabiltzailearekin portfolio bat sortu dezakezu zure ibilbide profesionala osatzeko eta zure identitate eta ospea kudeatu ahal izateko.

– Foroak: Plataforman foro sistema oso bat integratu dugu nahi dozuzen gaiei buruz hitz eta eztabaidatu ahal izateko.

– Berriak sare sozialetan partekatzeko aukera: Zure berri bakoitzean sare sozialetan partekatu ahal izateko funtzionalitatea gehitu dugu, orain zuk edo edozeinek modu erraz baten partekatu ahal izango du berria sare sozial gogokoetan.

– Portadako diseinuaren hobekuntza. Orain edozein gailurekin bategarria izango da Blogariak.net diseinu moldakorrari (Responsive design) esker. Proba ezazu zure mugikorrean! 😉

– Portadan lagunak eta taldeak iradokitzeko atalak txertatu ditugu, zuretzako interesgarriak izan daitezkeen lagunak eta taldeak aurki ahal izango dituzu.

– Betiko pluginak eguneratuta aurkitu dituzu azken segurtasun kontuak eta funtzionalitateak hobetuz.

Edozein duda edo arazo badituzu zure eskura duzu bai foro eta laguntza taldea.

Eta orain gozatu eta blogeatu!

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude