Twitter jario widgeta

Zuetako askok bloga eta Twitter zerbitzua batera erabiltzen duzue artikulu berriak sare sozial horretan partekatuz, zuen jarraitzaileekin kontaktuan egonez, etab.
Badakizunez, jada Blogariak.net plataformak badu zerbitzu biak lotzeko funtzionalitatea baina konturatu gara faltan botatzen dela zuen blog bakoitzean Twitter kontuaren jario eta mugimendua erakustea horrela mundu guztiak zerbitzu biak begirada baten izan dezan. Honegatik funtzionalitate berri batekin gatoz: Twitter jaioak erakutsi ahal izateko “Widgeta”.

menuaHonen bitartez, modu erraz batean bakoitzaren Twitter kontuaren jarioa txertatu ahal izango duzu eta widgeta pertsonalizatu, koloreak, atzeko planoa eta beste hainbat konfigurazioekin.

Widget hau defektuz ez dator aktibo blogean, erabiltzaile bakoitzat txertatu beharko du modu erraz batean. Honetarako pausu hauek jarraitu beharko dituzu:

  1. Saioa hasi zure blogeko administrazio gunean.
  2. Ondoren, menuan “Aurkezpena” atalera joan eta bertan “Widget-ak” menu elementura.
  3. Hurrengo pantaila bi ataletan garrantzitsutan banatzen da:
    • Eskuineko aldea: “Eskuragarri dauden widget-ak”. Hemen, blogean eduki desberdina erakusteko funtzionalitateak agertzen dira; adibidez, etiketen hodeia, kategoriak, egutegia, Twitter jarioa, etab.
    • Ezkerreko aldea: “Sidebarrak”. Zure oraingo itxura aktiboak dituen posizio desberdinak erakusten ditu. Posizio hauek diseinuan sartutako “kaxa” batzuk bezala dira, bertan widget bat sartzen bada automatikoki erakutsiko du edukia blogeko posizio konkretu horretan. Kontutan izan posizio hauek desberdinak izango direla itxura bakoitzean eta itxura aldatzen baduzu berriro sartu beharko dituzula widgetak.

widgetak

  1. Twitter jarioa erakutsi ahal izateko nahikoa izango da eskuineko zerrendatik hartzea eta nahi duzun ezkerreko posizio batera arrastratzea.

widgetak2

konf2

  1. Behin hau eginda automatikoki widgetaren konfigurazioa irekiko da. Hauek dira modifikatu daitezkeen ezarpenak:
    • Izenburua: Widgetak izango duen izenburua, aukerazkoa da.
    • Twitter Widgetaren ID: Hau dagoen bezala utzi, ez aldatu balioa.
    • Twitter pantaila izena: Eremu gau garrantzitsua da. Hemen erakutsi nahi den Twitter kontuaren izena jarri behar da, @ ikur gabe.
    • Txioen muga: Erakutsiko den txio kopuru maximoa. “Default” jarriz gero mugagabea izango da.
    • Erantzunak erakutsi: Ez jartzen bada jarioan ez dira erakutsiko beste erabiltzaileei egindako aipamenak.
    • Twitter Widgetaren zabalera: Ez da zertan ukitu behar ze posizioak dakarren tamaina hartzen du.
    • Twitter Widgetaren altuera: Jarioaren altuera maximoa. Altueraren ezarpenak txioen muga “default” aukeratuta badago bakarrik funtzionatuko du.
    • Twitter Widgetaren itxura: Itxura argia edo iluna emateko.
    • Twitter Widgetaren esteka kolorea: Txioetan egongo diren esteken kolorea. Formatu honetan jarri behar dira koloreak: #333333
    • Twitter Widgetaren goiburua erakutsi: Jarioaren goialdean “Jarraitu” botoia erakutsiko den edo ez.
    • Twitter Widgetaren oina erakutsi: Jarioaren behealdean edozein erabiltzailek aipamen bat idazteko eremua agertuko den edo ez zehazten du. Beste erabiltzaileak Twitterren saioa hasi beharko dute zuri idatzi ahal izateko.
    • Twitter Widgetaren ertzak erakutsi: Ertzak erakutsiko diren edo ez.
    • Twitter Widgetaren ertzaren kolorea: Ertzaren kolorea pertsonalizatzeko. Formatu honetan jarri behar dira koloreak: #333333
    • Twitter Widgetaren scrollbarra erakutsi: “Default” muga aukeratuta badago bakarrik funtzionatuko du, honekin jarioetan gorantz edo beherantz joateko aukera aktibatu edo desgaituko du.
    • Twitter Widgetaren atzeko planoko kolorea: Atzeko planoa bai jartzen bada, kolore zuria jarriko du eta kentzen bada, diseinuaren araberako “kaxaren” kolorea.
  2. Behin gustura konfiguratu ondoren azpian dagoen “Gorde” botoi urdina sakatu.

gorde
Honekin Twitter jarioa prest egongo da, emaitza ikusteko zure blogera zuzendu.

Konfigurazioan arazo edo dudarik baduzu beheko iruzkinak, Laguntza Taldea edota formulario kontaktua erabili dezakezu.

Ea gustatzen zaizun!

Eskuliburua deskargatzeko (PDF)

tjarioa

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude