Blogeko SEO hobetzeko pausuak

Bilaketa motoreek (Google adibidez) estekak jarraitzen dituzte, web orri bateko estekatik beste web orri batera. Google bezalako bilaketa motore bat “armiarma”, indize eta algoritmo baten datza. “Armiarma” horrek interneten zehar estekak jarraitzen ditu 24 ordutan 7 egunetan zehar eta orrialdeen HTML bertsio bat gordetzen du datu-base erraldoi baten: indizea. Bilaketa motorea berriz webgunetik pasatzen denean eta zerbait aldatu dela ohartzen denean indizea eguneratzen du.

Bilaketa motoreak behin webgunea indezatuta duenean bere bilatzailearen emaitzetan erakutsiko du. Baina noski, emaitza hauetan milaka miloika webgune egongo dira eta zurea ahal den eta posizio altuenean egoteko SEO (Search Engine Optimization) sartzen da jokoan.

SEOk webgunearen bilatzaileetako emaitzetan era “naturalean” edo “ordaindu gabe” ikusgarritasuna hobetzen laguntzen du. Honetarako SEOk web orrialdeak bilatzaileetako algoritmoetan ahokatzen saiatzen da.

SEOa aztertzea eta lantzea lan handia denez WordPress-erako den “Yoast SEO Plugin” arrakastatsuak zure webguneko orrialde mailako SEO konfigurazioan laguntza handia ematen du.

Eskuliburu bat prestatu dizugu zure webeko SEO plugina ondo konfiguratu dezazun eta horrela aurrerakada bat lortzeko bilatzaileetan.

Eskuliburua eskuratu: WordPress SEO. Webguneko SEOa hobetzeko pausuak (PDF)

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*