WordPress 4.8 bertsioa eskuragarri

WordPress 4.8 “Evans” bertsioa argitaratu berri dute eta jada plataforman ere prest dugu, ikus dezagun ze berrikuntzekin datorren ondo aprobetxatu ahal izateko:

WIDGETAK

  • Irudi widgeta: Hemendik aurrera widgetetan irudiak txertatzeko ez da beharko HTML kodea ezagutzea, nahikoa izango da liburutegitik irudia aukeratzea.
  • Bideo widgeta: Irudiekin bezala bideoak widget baten txertatzea oso erraza da, nahikoa izango da liburutegitik aukeratzea edo kanpo zerbitzu bateko (YouTube, Vimeo…) esteka sartzea.
  • Audio widgeta: Abesti edo postcast bat txertatu nahi duzula? Ba widget honi esker errez egin ahal izango duzu liburutegitik aukeratuz.
  • Testu aberastudun widgeta: Hemendik aurrera testu widgetetan edukiari formatua eman ahalko zaio integratu duten editorearen bidez. Jada ez da beharko HTML kodea jakin behar izatea.

ESTEKAK

Orain askoz ere errazago izango da sortutako estekak aldatzea eta ezabatzea, nahikoa izango da sortutakoaren gainean klikatzea editatu edo ezabatzeko ikonoak erakusteko.

Edozein zalantza edo galdera baduzu idatziguzu iruzkinetan edo mezu bat bidali kontaktu formularioaren bitartez.

Informazio gehiago: WordPress.org

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*