WordPress 4.9 bertsioa eskuragarri

WordPress 4.9 “Tipton” bertsioa argitaratu berri dute eta jada plataforman ere prest dugu, ikus dezagun ze berrikuntzekin datorren:

Pertsonalizatzailearen lan-fluxua hobetua

  • Gunearen diseinuaren pertsonalizazioen zirriborroak gorde eta programatu: Bidalketak zirriborratu, berrikusi eta aurrerago argitaratzeko programatu ditzakezun bezala, orain diseinu aldaketekin berbera egin dezakezu.
  • Diseinu Aurrebista estekekin lagundu: Gunean proposatutako diseinu aldaketei buruzko iritzirik behar duzu? WordPress 4.9k aurreikuspen esteka bat ematen dizu zure lan-taldeari bidaltzeko, eta horrela iritziak jaso ditzakezu hauek argitaratu aurretik.
  • Diseinuen blokeoa zure aldaketak babesteko: WordPress 4.9ren diseinuak blokeatzeko funtzionalitateak (bidalketak blokeatzearen antzekoa), diseinu zirriborroak segurtatzeko balio du. Era horretan, inork ezingo du zure lana aldatu edo ezabatu.
  • Zure lana babesteko gonbita: Zure mahaigainetik aldendu zara diseinu zirriborro berria gorde aurretik? Ez izan beldurrik, bueltatzean WordPress 4.9k egindako aldaketak gorde nahi dituzun ala ez galdetuko dizu.

Widgeten are eguneraketa gehiago

  • Galeria widget berria: Orain galeria bat gehi dezakezu widget batekin.
  • Sakatu botoi bat, gehitu media: Testu widgetaren gehitu media botoiarekin, testuan zehar irudiak, bideoak eta audioak kapsula ditzakezu.

Guneak eraikitzeko hobekuntzak

  • Itxura aldaketa fidagarriagoa: Guneko itxura aldatzeko garaia heldu dela erabakitzen duzunean, menuei eta widgetei kokaleku egonkorragoa eskaintzen dituzte. Gainera, instalatutako itxurak aurreikus ditzakezu edo itxura berriak aurreikusi.
  • Menu argibide hobeak: Erabiltzailearen esperientzia hobetu dute menuak errezago sortzeko. Argibide berriek gidatuko zaituzte.

 

Edozein zalantza edo galdera baduzu idatziguzu iruzkinetan edo mezu bat bidali kontaktu formularioaren bitartez.

Informazio gehiago: WordPress.org

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

*