WordPress 5.0 bertsioa eskuragarri

Orain dela pare bat aste WordPress 5.0 “Bebo” bertsioa argitaratu zuten eta aldaketak aztertu ostean gure plataforma eguneratu dugu. Aurten eguneraketa handi bakar bat ekarri digute, baina aldaketa garrantzitsuekin dator:

Editore berria

Hobekuntza oso handiak egin dituzte defektuzko editorean. Blokeetan oinarritutako editorea garatu dute non orain malgutasun handiagoz sartu ahal izango dituzu edukia blogeak. Bloke hauekin testua orain arte sartu beharrekoan (testu-prozesatzaile baten bezala) orain blokeak zutabe eta errenkadetan gehitzen dira eta hauen barnean joango dira eduki desberdinak: testua, irudia, bideoa, audio, izenburuak… Horrela edukiaren estruktura konplexuak sortu ahal izango dituzu programazio edo diseinuan ezagutzarik izan gabe.

Ikusi bideo honetan bere funtzionamendua:

OHARRA: Gure plataforman defektuz editore berria desgaitu dugu edukia sortzerako orduan oso aldaketa handia delako erabiltzaileentzako eta hasierako zailtasunak sahiesteko. Editore berria frogatu nahi baduzu, mesedez, jar zaitez kontaktuan gurekin eta zure blogean aktibatuko dizugu.

Twenty Nineteen itxura

WordPress-eko itxura lehenetsi berria argitaratu dute. Hau blokeen editore berriarekin guztiz bateragarria egin dute eta blog edo webgune mota desberdinak sortzeko baliagarria izango duzu.

 

Edozein zalantza edo galdera baduzu idatziguzu iruzkinetan edo mezu bat bidali kontaktu formularioaren bitartez.

Informazio gehiago: WordPress.org

Be First to Comment

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude